Podcast

Zazpi afrikar migratzaile muga trebeskatzen lagundu zituen Ehun mugimenduak mozorroturik

Zazpi afrikar migratzaile muga trebeskatzen lagundu zituen Ehun mugimenduak mozorroturik

Joan den larunbatean "euskal herritarren gehiengo zabal baten nahiari obedituz" euskal errepublika burujabe baten aldeko lehendabiziko ekintza aurrera eraman zuen Ehun mugimenduak. Estatuek inposatutako mugak suntsitzeko xedez, Irungo Ficobatik Hendaiako Enbata gaztetxeraino kalejiran joan ziren 200 lagun inguruk, haien artean mozorroen babesean migratzaileak zeudela, poliziaren kontrolen aitzinekin iragan ziren geldituak izan gabe.

Ekimenaren eramaileen arabera "afrikatik etorritako pertsona horiei muga zeharkatzea galarazten diete, baina polizia horiek ez dira inor gure borondatea jazartzeko". Hortaze, zubiak lotzeko daudelakoan, eta ez harresiarena egiteko, migratzaileei euskal herritartasuna aitortu eta Bidasoa ibaian gaindi Euskal Herrian libre mugitzeko eskubidea aldarrikatu zuten ekintza honekin. Ekintza "oso ondo egina" dagoelakoan harro ageri ziren. Izan ere, Ehun-eko kideen arabera, "ebatsi dizkiguten burujabetzak erregutuz ez dizkigute inoiz aitortuko". Beraz, aldarrikapen hitzetatik ekintzetara pasatzeko jauzia eman dute.

Uztailaren 4an bigarren ekintza egingo du Ehun mugimenduak, baina ez dute oraindik xehetasunik aurreratu. Halere, zenbait pista eman dituzte. Euskal jendartearen gehiengo batek estatu propio baten beharra sentitzen badu, inposatutako mugak apurtzeko ez ezik, etxebizitza eskubidea, pobrezia energetikoa, hizkuntza eskubideak edota, erretreta zein lan baldintza duinen borroka estatuen menpekotasunetik askatzeko xedea baitute.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika