Irungo Lakaxita gaztetxeak, San Migel eta Antzarango auzo elkarteekin elkar lanean, haurrentzako zirko eskola antolatzen du. Hitzordua larunbata honetan (maiatzak 5), San Migel auzoko Roberto Anguera plazan, arratsaldeko 17.30etan abiatuko da.
Zirko eskolam Zurrumurruka antzerki taldearen eskutik iragango da eta malabareak,ohe elastikoa,pilota erraldoia...beste jolas ugari bilduko dituzte.
Zirko eskolaren helburuam herriko kale eta plazetan haurrek bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzea da. Mikel Valero Irungo Lakaxita gaztetxeko kidearekin hitzegin dugu.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek