Podcast

Ziztaka gogoeta prozesu berri batean murgiltzera doa

Maider Ugartegarbizu, Ziztaka kolektiboko kidea


Ziztaka gogoeta prozesu berri batean murgiltzera doa

ZIZTAKA kolektiboa, Irunen euskara eta kulturarentzat arnasgune bat sortzeko helburua duen dinamikak, gogoeta prozesu bat abiatuko du. Irunen ‘Kafe antzoki’ proiektu bat martxan jartzeko asmoa dute. Eta azken hiru urteotan auzo elkarteekin, udal talde politikoekin, eta bereziki, 150 bat euskal eragile eta norbanakoekin eramandako prozesu parte-hartzailearen ondotik, fase berri batean murgiltzera doaz.

Gogoeta prozesua, martxoaren 25ean abiatuko dute. Eta Maider Ugartegarbizurekin hitzegin dugu xehetasun guztiak biltzeko.

Azken 40 urteotan Irungo euskalgintza indarrak bildu eta ahaleginetan aritu bada ere, “ondo aztertu beharko den arrazoiren batengatik” ekinaldi guztiak bidean gelditu direla aitortzen du Ziztakako kideak. Oraingo honetan, aldiz, kultura eta euskara uztartu eta eragile guztien adostasunetik bultzatu nahi duten proiektua behin-betiko sustrai sendoak errotuko dituelako itxaropena dute. 

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika