Podcast

Junkal Eizagirre, Irungo Kultura zinegotzia (2021-03-23 15:08:06)

Zuzenezko musika gehiago, arte garaikidea bultzatu eta tokiko artistak lagundu nahi ditu Irungo Udalak

Kulturari bultzada berri bat emateko helburuarekin, hiru zutabe nagusitan oinarritutako estrategia berria aurkeztu du Junkal Eizagirre zinegotzi sozialistak. Agintaldi honetarako bide-orria, 3,5 milioi euroko inbertsioa eskatuko duen CBA Kulturgunearen bigarren faseak ahalbidetuko du hein handi batean. Bertan tamaina ertaineko emanaldietarako, sortzaileentzako gunea eta kultura zentralizatzeko aukera emango baitu.

Hiru ardatz nagusi 

Baina ildo nagusiuak aurkeztu dizkigu kultura ordezkariak Antxeta Irratian. #IrunZuzenean markaren aterkipean, zuzenezko musika indartu eta formatu ertaineko emanaldi gehiago antolatu. #IrunFactory markaren aterpean, aldiz, sormena demokratizatu nahi dute. Arte garaikidean ari diren disziplina anitzeko sortzaileei azken urteetan eskainitako Ribera, Kontenporanea edota Auzo Sortzaileak bezalako ekimenak areagotuz, eta artisten egonaldiak proposatuz. Eta hirugarrenik, tokiko artistak laguntzeko pandemia bete-betean abian jarritako #KulturaKM0 programa. Hau ere indartuko dute, diru partida iazko 50.000 eurotatik 58.000 eurotara emendatuz, eta epe luzeko apostu estrategikotzat hartzen dute.

Junkal Eizagirre, Kultura zinegotziarekin hitz egiteko aukera izan dugu. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika