[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-15

Berdintasuna

14 laguni "mozal" isuna ezarri diete, Hondarribiko alardean Kale Nagusian gertatutako istiluengatik

Hamalau laguni isuna ezarri diete aurtengo Hondarribiko alardean Kale Nagusian gertatutako istiluengatik. Antxeta Irratiak jakin izan duenez, gertatutakoen ondotik Jaizkibel konpainiak ez zuen salaketarik egin, bai ordea Alarde Fundazioak.

Edozein kasutan, Ertzaintza izan da zigorrak agindu dituenak 'mozal legean' oinarrituta. Eta Jaizkibel jazarri zutenei ez ezik, haren kide batzuei ere bai 602 euroko isuna jarri diete. 

Irailaren 8an Jaizkibel konpainia parekideak azken urteetako egoera gogorrenean desfilatu zuen, haren aurkako mezu, txistu eta plastiko beltz artean. Ertzaintzak ez zuen esku hartu unean bertan, nahiz eta Jaizkibelek eskatu, baina gertatutakoa grabatu egin zuen Kale Nagusian. Eta irudiak aztertu ondotik, hamalau laguni jarri die isuna, mozal legea erabilita. Eta esan bezala, Jaizkibelen aurka jo zutenak ez ezik, tartean daude konpainia parekideko kideak ere.

Hondarribiko Emakumeak taldeak sare sozialetan salatu du «adierazpen askatasunaren» aurkako isuna dela. Aldiz, Ertzaintzak desfilea «asaldatzea» leporatu die. Jaizkibel konpainiak iada argi utzi zuen iraileko desfilearen ondotik, urteotan emandako desfilerik gogorrena izan zela. Baina ez zuten salaketarik egin nahi izan, giroa gehiago ez nahastearren.