[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-03-20

aktualitatea

14 milioi euro geltokia eta auzoa eraberritzeko

Lan hauek, Hendaiako tren geltokia  goitik-behera eraldatuko duen eraberritze proiektu hasi aitzineko lanak izango dira. Ikusmin handia piztu duen proiektua da Hendaian. Otsailan Herriko Etxean antolatutako bilkura publikoan, 200 herritar bildu ziren Elgarrekin izeneko proiektuari buruz infoirmatzeko. 

Kasik 14 milioi euroko inbertsioa eginen dute Hendaiako Herriko Etxea, Herri Elkargoa, Akitania, SNCFa, eta Eusko Jaurlaritza-Euskotrenbideak. Hendaiako tren geltokiko erabiltzaileek egunerokoan dituzten gabeziak eta zailtasunak kontuan hartuko dituen proiektua dela nabarmendu du Herriko Etxeak. Eta Hendaiako topoaren berritze lanek, inbertsioaren erdia suposatuko dutelarik, Euskotrenbideak lan hauek egingo dituela probestu nahi izan dute, tren geltokiak suposatzen duen mugikortasun arazo larria hobetzeko proiektu orokorrago bat kausitzeko.  Inguruaren berhiritartzea eta Geltoki auzoaren biziberritzeaz gain, Hendaiako sarrera hobetzea, mugikortasuna lantzea eta mugazgaindiko joan-etorriak azkartzea du helburu proiektuak. Izan ere, esan bezala, 14 milioi euroko inbertsioaren erdia, topoaren berritzeko bideratuko dute. Aldagune intermodala bilakatu den heinean, Richard Irazustak uste du, ezinbesteko urratsa dela.  Une honetan, ekarpenak egiteko epea zabalik dute oraindik, www.communaute-paybasque.fr webgunean. Eta lanak 2019 urte bukaeran abiatuko dituzte. Proiektu osoa, eremuaren egokitze, Eusko treneko geltokiaren berritzea, eta SNCFeko geltiko konexio eta zerbituzak 2021 urterako martxan jarri ahal izatea aurreikusten dute.