[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-03-14

aktualitatea

ACCUWATER-ekin

Hondarribiko Higer itsasargi aldamenean dagoen, Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateko Atalerrekako ur-araztegian, teknologia berrien eta adimen artifizialak gure egunerokoan duren eragina aztergai izan dute.

Adimen artifizala geratzeko iritsi da. Eta Internetak 30 urte bete dituen aste honetan, geroz eta agerikoagoa da, dena sarean eta elkareraginean aurkitzen dela. Datu horiek guztiak kudeatzeko, aldiz, adimen artifiziala ezinbesteko tresna bilakatu da,gainera geroz eta sektore gehiagotan aplikatzen hasia da, adimen edo inteligentzia artifiziala. Espainiar Estatuko 80 bat aditu, eta Txingudi Zerbitzuak bezalakoak diren estatuko eskualde ezberdinetako ur hornitzaile eta kudeatzaileak diren enpresetako ordezkariak bildu dira, ACCUWATER proiektua aurkezteko. Uraren kudeaketan eraginkortasuna, jasangarritasuna eta ekonomia hobetzeko proiektu honen esperiemntazio froga Hondarribian egiten ari baitira. Irun eta Hondarribia Espainiako Estatuko aintzindarien artean kokatu ziren Erlea proiektuari esker, duela 10 bat urte ur kontagailu adimenduak instalatzen hasi zirenean. Ur hornidura eta saneamendu sareen funtzionamendua denbora errealean zehatz ezagutzeko, eta horrek, isuriak murrizteko aukera eman baitu, besteren artean, energia eta gastua aurreztuz.

Txingudiko Zerbitzuak “Smart Cities” mundu mailako sarean eskarmentua badu, eta Bartzelonako “Smart Thinking Congress” delakoan parte hartu izan du, kontuan izanik puntako esperientzia dela nazioarte mailan uraren zikloa modu sakon eta iraunkorrean kudeatzeko orduan, eta, azken batean uraren kudeaketa eko-eraginkorrari buruzko proiektua aurkeztu izan du.

Oraingo honetan, aldiz, dagoeneko instalatua duten sistema, adimlen artifizialarekin kudeatzeko tresna edo proiektu berria dute eskuartean, ACCUWATER delakoa. Teknologia honen sortzailea, BuntPlanet enpresa da, eta Hondarribian egiten ari dira aurreneko froga. Zubitur taldeko Leirerekin hitz egin dugu

ACCUWATER izeneko proiektua, esperimentala da, eta Hondarribian ari direlarik une hontan froga egiten. Munduan beste hiru lekutan garatzen ari dituzten frogak ere aurkeztu dituzte, Hondarribikoaz gain, Alemaniako Dussldorfen, Boliviako Sucre hirian, eta Heredia eskualdean, Kosta Ricakoak hain zuzen ere.