[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-02-06

Politika

Ahal Duguk 2019ko udal aurrekontuak onartzeko borondate eza egotzi dio Santanori

Irunen, aldiz, 2019ko udal aurrekontuen negoziaketa, edo des-negoziaketa da aktualitate gaietan. Izan ere, badira bi hilabete Udal Gobernu sozialistak bere aurrekontu zirriborroa oposizioko udal taldeei aurkeztu ziela. Eta denbora epe honetan, alderdien artean ados jarri baino, geroz eta jarrera kontrajarriagoak dira.

Emaitza da, otsailak 6 dituela, eta Irungo Udalak ez duela 2019ko udal aurrekontu onarturik. Beraz, 2018ko aurrekontuak prorrogatuz irekitzen dituzte pertsianak Udalak eta bere zerbitzuek egunero. Funtzionamendurako balio dezake, baina poroiektu berriak gauzatzeko ez, ezta aurretik hartutako zenbait konpromiso ere. Esate baterako, 2018ko Udal Aurrekontu Partehartzaileetan herritarrek proposatu eta bozkatutako proiektuak bertan behera geratuko lirateke, 2019ko udal aurrekontuak onartu ezean.

SPI udal taldeak gaur salatu du, aldiz, Udal Gobernuak ez duela negoziatzeko borondaterik. David Sotok gaur, agintaldi honetan PNVrekin poltrona banaketarako baizik negoziatu ez izana leporatu dio alkateari. Eta 2019ko udal aurrekontuak onartzeko borondate eza egotzi dio. VIA SANTANO, deitzen dio, Via Irun proiektuari.

Miren Etxebeste, SPIko idazkari nagusiak bere harridura agertu du gaur, aurrekontuen negoziazioek bizi duten inpasse edo geldialdi egoera dela eta. Izan ere, bi hilabetetan, Udal Goberuak bina bilkura izan ditu SPIrekin eta PNVrekin, eta bakarra PP eta EH Bildurekin. Ez dirudi premia handia duenik goberuak beraz, gauzak adosteko.

Heldu den maiatzeko udal hauteskundeen ondotik Jose Antonio Santano alkateak irabaziko balu ere, gaur egun aurrekontuekin agertzen ari den negoziatzeko gaitasun ezarekin, SPIk iragarri du zail izango duela, inorrekin deus adostu ere. Gauzak horrela, SPIk idatziz entregatu dizkio Miguel Angel Paez, Ogasuneko ordezkariari udal aurrekontuak onartzeko ezinbestekotzat jotzen dituen emendakinak. Eta aparkaleku arazoari konponbidea jartzeko neurri-xorta ere. Zentzu honetan, gogoratu beharra dago, SPIk berak gurutzada bat abian jarri duela