Podcast

Aitzondo, Irunen euskarari bultzada emateko elkartea (2018-04-09 15:28:07)


Aitzondo, Irunen euskarari bultzada emateko elkartea (2018-04-09 15:28:07)


Aitzondo, Irunen euskarari bultzada emateko elkartea

Irunen euskarak bizi duen egoera kaxkarra irauli eta euskararen erabilerari bultzada emateko asmoarekin, Aitzondo euskara taldea osatu berri dute zenbait herritarrek. Joan den ostiralean egin zuten taldearen aurkezpena. Aitzondoko kideek nabarmendu dutenez, eragile indartsu baten beharra antzeman dute hirian, eta joan den azaroan taldea osatzeari ekin zioten. Lau helburu nagusi dituzte, Irungo euskararen egoeraren gainean hausnartu eta konzientzia zabaltzea, Irungo euskaldunak aktibatu eta ahalduntzea, euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketak salatzea, eta euskaraz bizi nahi dutenei euskaraz bizi ahal izateko aukera bermatzen del ziurtatzea. Esan gabe doa, egun dauden legeak betearaziz, eta erakunde publikoen partetik ere, hizkuntza politika egoki bat egiten dela ziurtatuz. Herritarrak aktibatzen hasteko, hizkuntza ohiturak aldatzeko, Euskal Herri osoan jorratuko den egitasmoarein bat egin, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko den Euskaraldia izango dute abiapuntu.

Hondarribian Blagan elkartearen bidez, eta Hendaian ere, joan den martxoan aurkeztu bezala, Irunen ere Ahobizi eta Belarriprest moduan parte hartzeko aukera emango dute. Horretarako, lanean hasi dira hainbat eragile eta Udalarekin ere.

Euskaraldia prestatzeko bilera hurrengo larunbatean 12:00etan, Palmera Montero guneko bigarren aretoan izango da. Irundar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia, eta aurretik iradokizunik bidali nahi izanez gero, irungoeuskarataldea@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke.  

Mikel Garcia eta  Maite Lopez de Arbina taldekideekin hitz egin dugu

Azken berriak

Oporretan izanen da antxetamedia

Ezenarro eta Navarron garaile, abestentzio handiarekin

Alarma egoeraren amaierak kezkak eta kexak sortu ditu Beran

Zubiak ez dira denentzat ireki

Ekonomia feminista eskola hasiko da Oiartzunen

Irantzu Etxebeste pilotari beratarrak ez du Emakume Maste Cup txapelketako finalera sailkatzerik lortu

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika