[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-22

Kultura

Akelarre euskal kultur taldeak hainbat hizordu antolatu ditu

Akelarre euskal kultur taldeak hainbat hitzordu proposatzen dizkigu hurrengo asteetan. Ekainaren 6an ospatuko den Irakurraldi publikoaz gain, aurten Maddalen Lujanbioren artikulu eta bertsoak gogoan hartuta, badira hitzordu gehiago.

Akelarreko euskal irakurle taldeak Xabier Lete landu baitu ikasturte honetan, eta maiatzaren 26 hontan, Literatur Mintegien 14.a ospatuko dute Patri Urkizuren gidaritzapean, Xabier Leteren obra, izena eta izana gogoan hartzeko. Xabier Leteri buruzko mintzaldia, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Hendaiako mediatekan izanen da.