[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-03-28

Hirigintza

Amuteko biribilgune berriko lanak amaitu dira

Hondarribiko jaiak bukatu bezain pronto hasi zituzten biribilgune berriaren lanak. Eta neguko eguraldi txarrak hilabete eta erdi atzeratu ditu aurreikusitako epeak. Aldundiak 555.000 euroko inbertsioa egin du helburu nagusi batekin, Hondarribiko sarreran N638 eta GI-636 errepideen arteko lotura horretan, historikoki emandako auto-ilarak sahiestea.

Soluzio posible bakarra trafikoa arintzeko, birigilgune bat egitea zen. Eta arduradunek esplikatu dutenez, zailtasun tekniko handiak izan ditu proiektuak. Batetik, Amuteko zubi azpitik herriko gas, ura, argindar eta bestelako hornidura sarea doalako. Eta espazio aldetik ere. Izan ere, Txingudiko padura,  Donostiako Metroaren trazaturako eremuak eta Borda Txiki etxe babestua inguratzen ditu.

Edozein kasutan, Markel Olanoa diputatu nagusiak, eta Bide Azpiegituretarako diputatua Aintzane Oyarbidek nabarmendu dute, trafikoaren hobekuntza ekarriko duen aurrerapauso garrantzitsu bat dela.

Gogoan hartu behar da, halere, opor eta udako egun jakinetan 35.000 ibilgailu ere zenbatu izan dituztela Amuteko zubia zeharkatzen. Eta biribilgune berriak trafikoa arinduko badu ere, zenbait momentuetan enbutua hor dagoela.

Alkateak iragarri duenez, herriko biribilgune berri guztiak apaindu eta atontzeko asmoa du Udalak, eta Amuteko berria, herriaren sarrera den heinean, eta Gabarrarien gune izanik, horri lotuta girotu edo apainduko omen dute.