[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-03-14

aktualitatea

Apirilaren 4an ospatuko da aurten Mugazgaindiko Enpleguaren Foroa Hendaian

Hendaiako Herriko Etxeak enplegua sustatzeko mugazgaindiko Enpleguaren Foroa antolatu du, Hegoaldeko instituzioekin eta Hendaiako bi enpresari handienekin batera. SOKOArekin batetik, kadira edo bulego aulki ekoizle nagusia frantses Estatuan. Eta EPTA France, izotzgailu industrial eta saltokietarako frigo egilearekin bestetik. Aurten gainera, Gipuzkoako enpresak ere gomit dira apirilaren 4an bigarrenez antolatu duten Mugazgaindiko Enpleguaren Forora. Orientaziorako gune izanen da, industria, artisautza eta sanitario arloko enpresentzat enplegu bilatzaileak ezagutzeko parada, eta Estia eskolarekin daramaten elgarlana prestatzeko aukera. Hendaiako Herriko Etxeko auzapezordea, Iker Elizaldek esplikatu digu zertan datzan foroak eta horrez gain, Mikel Berra Sokoa enpresako kudeatzailearekin ere hitz egin dugu