[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-28

Osasuna

Arbeseko adinekoen zentro berriaren hitzarmena izenpetu dute Foru Aldundiak eta Irungo Udalak

Irunen, gaur goizean izenpetu dute ofizialki Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arbeseko adinekoen zentro berriaren hitzarmena. 19 milioi euroko inbertsioa egingo dute bi erakunde publikoen artean, irundarren aldarrikapen historiko honi erantzuteko. Berandu, baina zahar-etxe zein eguneko zentroetan eskualdean dauden itxaron zerrendak arintzera dator azpiegitura berri hau. Arbesko adinekoen zentro berriaren eraikuntza lanak 2019ko lehen  sehilekoan hasiko dira.

Adinekoen erresidentzietako langile eta sindikatuek greban jarraitzen dute

Maite Peña goiz hontan hitzarmen hau izenpetzera Irunera datorrela aprobetxatu dute adinekoen erresidentzietako langile eta sindikatuek, euren aldarrikapenak San Juan plazan aldarrikatzeko goiz hontan.

2016az geroztik Lan Hitzarmenik gabe lanean ari direla, azpikontratazio maila handiarekin, eta lan baldintza eta ordainsari geroz eta apalagoekin salatzen dute, patronalak eta Foru Aldundiak negoziazio mahaia blokatzen duten bitartean. Are gehiago, Maite Peñaren arabera, Foru Aldundiak ez du negoziazioetan eskuhartzerik, ez eta ardurarik ere. Zahar etxeetako zerbitzu minimoak %70ekoak dira. Abusiboak sindikatuen arabera.

Anartean, ostirala bitartean greban dira Gipuzkoa mailan. Gure eskualdean 5 eguneko grebaldiak eragina du Ama Xantalen, Irungo Ama Xantalen, Gurutze Gorria, eta CASER enpresaren Irungo Anaka eta Hondarribiko Gibeleta-Betharramen eragiten du grebak.