[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-03-15

Feminismoa

Asun Casasola ipuin lehiaketaren sari banaketa izan zen bart

Atzo iluntzean Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 4.  Edizioaren sari banaketa ospatu zuten Irungo Kale Nagusiko Bronte liburu-dendan. Euskal Herritik izan ezik, Espainiako estatuko eta mundu zabaleko ipuin edo narrazioak jaso dituzte aurten ere, eta euskaraz zein gaztelaniazko kategorietan saritutako lanen irakurketarekin borobildu zuten ekitaldia. Nerea Sarriegik aurkezpenean nabarmendu zuenez, epaimahai, idazle eta antolatzaileek indarkeria sexistaren kontrako borrokan agertutako konpromisoa da sari nagusia.  Aurtengoan epaimahai-kide guztiak emakumezkoak izan dira, (helduen euskarazko kategorian Yurre Ugarte, Ana Iruretagoyena eta Idurre Eskisabel, gaztelerazkoan, Mertxe Trantxe, Maialen Lehane eta Marian Benitez, eta gazteen kategorian, euskaraz, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Ane Perez. Eta gaztelerazkoan, Maite Vergara, Noelia Lorenzo eta Naroa Lopezek osatu dute.) Eta irabazleen kasuan, Ainara Elizondo eta Naroa Carrerak irabazi dute euskarazko heldu eta gazteen kategorian. Eta gaztelerazkoan, urrutira joan dira. Madrilgo Juncal Baeza eta Jaeneko Alessandra Bedoyarentzat. Ezin ditugu ipuin irabazle guztiak entzun. Baina bigarrenez irabazi du euskarazko helduen kategorian, Ainara Elizondok. Bordari-Satarka bezalakoetan ere, eta beste hainbat literatur-lehiaketetan saritua, Ainara Elizondoren ipuina, oraingo honetan beste Ainara batek irakurri zuen atzoko ekitaldian. Ainara Zuazabeitia kazetari hondarribiarrak. Gauzak honela, eta Nagore Laffagen amak eramandako borroka eskertu eta gogoan hartzeko helburua duen lehiaketa izanik, literature deialdi honi izena ematen dion Asun Casasola berak lehiaketaren antolatzaileenganako esker oneko hitzak baino ez zituen, eta etorkizun hobeago baten itxaropena.