[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-06-14

Kultura

AtsegiƱa elkarteak bere zaharberritutako erraldoien konpartsa osoa aurkeztuko du igande eguerdian Urdanibia plazan

Iaz aurkeztutako lau erraldoiei, aurten gelditzen ziren beste lauak batuko zaizkio konpartsari. Horrela 2017ko ekainaren 22an haizeak lurrera bota eta erraldoi bat puskatu eta gero, denak zaharberritzeko erabaki hartu zenetik, zortziak berriz ere elkarrekin ariko diren aurreneko aldia da. Oroitarazi behar da, zaharberritze lanek 90.000 euroko kostua izan dutela, 20.000 euro erakunde publikoen laguntzarekin, eta gainerako 70.000 euroak Irungo Atsegiñarekin anaitutako beste elkarte eta 900 bazkideek jarri dute. Izan ere, 100 urte inguru izan ditzakeen konpartsako batetaz ari gara, ondare historiko eta kulturala beraz.  Eneko Calvo, Atsegiña elkarteko kideak oroitarazten digu Euskal Herriko zaharrenetarikoak direla.