[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-02-25

Berdintasuna

Bazterrak eta sare sozialak nahasi ditu Alarde Fundazioaren elkarrizketa proposamenak

Jaizkibel konpainiarekin iritzi hartu-emana sortuko duen eztabaidagune bat sortzea beharrezkoa ikusten duela adierazi du Alarde Fundazioak ohar horretan. Eta iazko irailaren 8an emandako gertakariak errepikatu ez daitezen, eta tentsioa murriztu eta bizikidetzaren alde aurrera pausu bat emateko helburuarekin, iniziatiba hartu nahi izan duela deritzo Alarde Fundazioak.

Egin duen proposamenaren arabera, Jaizkibel konpainia, Joana Mugarrietakoa eta Hondarribiko Emakumeak talde gonbidatu ditu topaketa honetara, ezinegonak libreki adierazi eta errespetu giro bat sortzea inplikatuak dauden alderdien artean. Hau guztia, talde horren moderatzailea Hondarribiko alkatea izanik.

Jaizkibel konpainiak ez ditu adierazpen publikorik egingo momentuz, baina ohar baten bidez jakitera eman du, proposamen horretan Alarde Fundazioak berak bere burua eztabaidatik kanpo kokatzen duela, eta beste eragileak eseriarazi nahi dituela balizko mahai baten inguruan.

Elkarrizketaren alde agertu izana estimatzen badu ere, Jaizkibel konpainiak dio, proposamena berandu datorrela, urte honen hasieratik Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrizketarako bide bat zabaldu duelako iada, Hondarribiko Alardearen inguruan. Eta prozesu horretan dagoeneko bai JAizkibel konpainiako, bai Alarde Fundazioko hainbat kidek parte hartzen dutela oroitarazi diote. Eta beraz, abian den elkarrizketa prozesuari eutsiko diotela iragarri du Jaizkibel konpainiak.