[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-06

Berdintasuna

Beldur Barik programaren 5. edizioa aurkeztu dute

Egungo gizarte matxista, berdinago batean transformatzeko helburuarekin, Beldur Barik programaren 5. edizioa aurkeztu dute gaur Irungo Udaleko Ongizate eta Hezkuntza arloek.

EAE mailan antolatzen den 12 eta 26 urte arteko gazteei zuzendutako indarkeria sexistaren kontrako bideo-lehiaketa proposatzen dute batetik. 300 euroko erosketa txartelekin saristatuko dituzte bideorik onenak, 12-17 eta 18-26 urte arteko kategorietan. Flashmob, laburmetraiak, dantzak, antzerkiak izan daitezke, baina bideoz grabatuak. Eta lanak entregatzeko www.beldurbarik.org webgunean egin beharko da azaroaren 9a baino lehen. Irungo lan guztiak, Amaia Kultur Zentroan eskainiko dituzte azaroaren 25ean.

Baina Beldur Barik programak badu alderdi pedagogikoa ere. Aurten Eguzkitza, San Vicente de Paul, Toki Alai, El Pilar eta Hirubideko 377 ikaslek ordubeteko hiru sentsibilizazio saioetan parte hartuko baitute.

Aitziber Iratzoki, Irungo Udaleko Berdintasun teknikariak esplikatu digunez, berdintasun gaietan eskarmentu handia duten bi psikologoen eskutik, gazteengan eragiten dute mikromatxismoak, eta sare sozialetako cyber-kontrola edota genero rolei buruz jardungo dute.

Berdintasuna, errespetua, norbere buruaren autonomía, eta gizarte patriarkalaren ereduak apurtzeko tresnak gaztarotik eskaintzea, etorkizuneko gizarte berdinago baten giltzarri izan daitekeelakoan, 377 ikaslek parte hartuko dute, horietatik 186 neska, eta 191 mutil.