Podcast

Bidasoaldeko Lagunak eta Eguzki 2000 elkarte ekologistek Zaldunbordako marko outletaren proiektuak eragingo duen txikizioa bertatik (2020-01-08 13:26:08)


Bidasoaldeko Lagunak eta Eguzki 2000 elkarte ekologistek Zaldunbordako marko-outletaren proiektuak eragingo duen txikizioa bertatik-bertara ezagutzeko

Diotenez, ibilbide erraza izango da, guztira bi ordu eta erdikoa.Irungo Landetxako RENFE geltokitik abiatuko dira 10:15etan, eta ordu horretan ezin duenak, 11:30etan elkartu daiteke Desguaces Bidaurreta parean.
Ibilaldi informatiboa da proposatzen dutena, Higertoki enpresak eraiki nahi duen Hondarribia Village makro-outlet proiektuaren lurrak zehazki non diren ezagutzeko. Izan ere, azken hilabeteetan, nagusiki, proiektu honek izango dituen eragin ekonomikoak eta merkatarien kezkak azalerazi badira ere, ingurumenarekiko izango duen inpaktu handiari buruz sentsibilizatu nahi dute ekologistek. Eremu hori erraustegi batetara bideratu behar zenez geroztik borrokan ari baitira eragile ekologistak.

Kontuan hartu beharbaita, Natura 2000 europar sareak babestutako Jaizkibel mendiaren eremutik 800 metrotara kokatuta dagoela eremu hau, eta honen eta Aiako Harria Natur Parkearen arteko bide edo korridore berdea bete-betean hunkituko duela. Eta dagoeneko, flora eta faunarentzat bi eremu naturalen arteko zubi bakarrenetarikoa dela.
Bestalde,  Karlos Muruak dioenez, eremuaren paisaia ez ezik, bertako biodibertsitatea betirako suntsitu egingo badu proiektu honek, erakarri nahi dituen 5 milioi bezeroen zirkulazioak, dagoeneko aski kutsatua den Hondarribian arnasten dugun airea gehiago zikinduko du.  

Gogoan hartu behar da, Eusko Jaurlaritzak egindako Hego Euskal Herriko aire kutsaduraren azken azterketen arabera, Hondarribiko herrian Munduko Osasunaren Erakundeak agintzen duen onargarria den kutsadura maila 83 egunetan gainditu zuen 2018an, erakundeak 25 egunetan markatua duenean maila onargarria. Hau da, Hondarribiak hirukoiztu egin duela arnasten dugun aire kutsaduran onargarria den maila. Euskal Herri mailan, gune industrializatuenen parean jarriz, eta Donostiako kutsadura maila seikoiztuz, edota Bilboko laukoiztuz.

Karlos Murua, Bidasoaldeko Lagunak taldeko kidearekin hitz egin dugu

Azken berriak

Berako udalaren ez besten bandoa

Oporretan izanen da antxetamedia

Ezenarro eta Navarron garaile, abestentzio handiarekin

Alarma egoeraren amaierak kezkak eta kexak sortu ditu Beran

Zubiak ez dira denentzat ireki

Ekonomia feminista eskola hasiko da Oiartzunen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika