[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-06-14

Politika

Bihar ospatuko dira Irun eta Hondarribiko udal korporazio berriak osatzeko udalbatzak.

Legeak agintzen duen bezala, hauteskundeak ospatu eta 20 egunetara egingo dute, eta protokolo zehatz bat segituz. Irungoaren kasuan goizeko 9:00etan izango da. Adin Mahaia osatuko dute lehenik, adinez zaharren eta gazteenak diren zinegotziek osatuta, Maria Soledad Gomez de Adrian sozialista eta EH Bilduko Ane Unanuek osatua. 25 zinegotziek euren kargua hartuko dute gero, eta korporazio berria osatzeko guttienez 13 kideen presentziarekin konstituitu egingo da. Horren ondotik, alkate berria izendatuko da bozka sekretu bidez.  Behin bakarrik bozkatzen du zinegotzi bakoitzak. Eta ondoren, gehiengo absolutoa eskuratzen duen hautagaia alkate izendatzen da. Hala ez balitz, aldeko bozka gehien jaso dituena bilakatzen da alkate. Momentuz, ofizialki Jose Antonio Santano sozialista, eta Elkarrekin Podemos-eko David Soto dira euren burua aurkeztuko duten bakarrak. 

Eta Hondarribian, urrats berberak segituko dituzte, goizeko 11:00etan egingo den udalbatzan. Baina baldintzak ez dira berberak. 17 zinegotzi dira, eta EAJk iada gehiengo absolutoa duela kontuan hartuta, Txomin Sagarzazu alkate izendatuko dute. Adin Mahaiaren eraketa, aldiz, zinegotzirik zaharrena, Iosu Alvarez sozialista izango da, eta Abotsanitzeko Aitzol  Arroyo gazteena.