"Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi" lelopean aurkeztu zuen atzo ATZEGI fundazioak bere aurtengo kanpaina

Gizartea eraldatzeko asmotan, adimen desgaitasuna duten pertsonek jendarteari euren lekuan jartzera gonbidatzeko xedez. Irisgarritasun kognitiboaren gaian indarra egin nahi dute. Kanpainaren bidez, desgaitasun intelektualaren "betaurrekoak" jartzera gonbidatu eta gizarte inklusiboago bat eraikitzeko beharraz sentsibilizatzeko. ATZEGI fundazioak 2.188 familia biltzen ditu gaur egun Gipuzkoan, 2.279 adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntza eskainiz. Adimen urritasuna duten pertsonei egunerokoan laguntzeko prest diren, euren burua atzegizale izendatu duten 15.223 pertsona daudela kontuan hartuta, orotara 15.200 pertsona baino gehiago dira elkartearen oinarri soziala osatzen dutenak. Gure eskualdean, 217 familia dira, eta 649 atzegizale. Hortaz,  egunerokoan, kalean, zailtasunetan diren adimen urriko pertsonei esku bat botatzeko prest diren orori, atzegizale egin daitezela galdegin dute. 

 

Aloña Agirrerekin hitz egin dugu

Azken berriak

Adinekoen zaintza beharrei erantzuteko, formakuntza proposatzen dute Hendaian langile eskaxaren aurrean

Bi greba egun berri Gipuzkoako erresidentzietan, adinekoen zaintza negozio delako

Irungo kontsumoaren motorra berotzeko 15.000 erosketa bono azaroan xahutzeko

David Nuño: "Macronen lepenizazioaren aurrean indarrak bildu behar ditugu, mugetako politika nazkagarri hauek aldatzeko"

‘Pantailak euskaraz’ mugimenduaren aurkezpen hitzaldia gaur Kultur Etxean

Eskola jazarpenari buruz hausnartzeko 'Sakatrapu' obra taularatuko dute gazteek Urruñan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika