[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-06-07

aktualitatea

Brioche Pasquier multinazional frantsesak Irungo Recondo lantegia 2021. urtean ixteko erabakia hartu du

Brioche Pasquier-ek 2001ean erosi zuen Irungo lantegi hau, eta ogi xigortuaren sektorean erreferentziazko marka izanik, ezustean hartu ditu 160 langileak eta sindikatuak. ELA sindikatuko Uxue Mingok Antxeta Irratian esplikatu duenez, “azken urteetan Irungo industriaren sektoreak bizi duen gainbehera sakontzera dator itxiera honek”. Izan ere, 160 langile ditu Irungo lantegi honek, eskualdeko lantegirik handienetakoa delarik.  Enpresa honek 50 langile baino gehiago dituen beste lantegi bat du Irunen bertan. Baina multinazionalak ez ditu, ez lantegi nagusia ixteko erabakiaren arrazoiak azaldu, ezta 160 langileei eman diezaiekeen aterabidea iragarri ere. Zentzu honetan, Pasquier-eko zuzendaritzak erabakiarekin batera emandako informazio eskaxak “langilegoan eragin duen ezinegona” salatu dute enpresa komitea osatzen duten ELA, LAB eta CC.OO. sindikatuek. Joan den maiatzaren 20an bildu ziren asanbladan, bizi duten egoera salatzeaz gain, Enpresa Zuzendaritzari erabaki honek enpleguan zein proiektuaren bideragarritasunean erabaki honek izango duen eragina aztertzeko bilkura eskatzea adostu zuten.