[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-10-09

aktualitatea

Bularreko Minbiziaren Kontrako hilabete arroxan ez ezik, Aste Urdinean ere murgildurik daude Hendaian

Hendaiako CCAS Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak eta Denentzat Sozial Zentroak "Aste Urdin" berezia antolatu dute aurten. Adinekoei begira, eta belaunaldien arteko harremanak estutzeko xede izanik ere, Hendaiatik abiatu eta Bidasoa eskualde orora zabaldu nahi izan baitute ekimena. Beraz, "Belaunaldien Artekoa" eta "Mugaz Gainekoa" egitea deliberatu dute. 

Horretarako, Hendaiako sozial zentroez gain, antolatutako jarduerak eta adin ezberdinetako jendearen bizi esperientzia partekatzeko hitzorduak, Irun eta Hondarribira ere jo dituzte. Atzo bertan Hondarribiko Betherrameko CASER erresidentzian izan ziren sukaldaritza tailer eta beste zenbait jarduera, han eta hemengo jendearekin. 

Dena dela, zerbait naturala da antolatzaileen arabera. Izan ere, Irun eta Hondarribiko zahar-etxe zenbaitzuetan Lapurdi jendeak onartzeko hitzarmen bat sinatu zutenetik, han eta hemengo jendea dabil eguneko zentroetan. 

Mugazgaindiko eguneko zentro gisa, 60 plaza eskaintzen dituzte guztira Irun eta Hondarribian, eta Betherrameko erresidentziaren kasuan, 45 leku libre badira oraindik ere betetzeko. 

Aste Urdinari dagokionez, bihar Hendaiako Haizpean Aisialdi Zentroan eta Hendaiako Varietes gelan egingo dituzte proposatutako jarduerak. Eta ostiralean 15:00retan zahartzaroa eta lo osasunari buruzko mintzaldia proposatuko dute Hendaiako Intzura auzoko Denentzat Sozial Zentroan.