Podcast

De uraz harango, Tabira

De-uraz-harango, Tabira

Hara zer den Durango, hura nahi eta egina. Magiaren indarrez, Durangoko abenduan MAIATZ topatu dut, eta HATSAREN POESIAz lagunen eta ezagunen MUXUAK jaso ditut. Hamaika argitaletxe eta sortzaile artean, ZORTZIKO. Ene poema-liburu ilustratua argitaratu duen argitaletxe angeluarrak oroitarazi dit zazpi euskal herriak baino gehiago garela euskaldunok, eta bagarela diasporako zortzikoari esker ere.

Hara zer den magia, ene bihotzen taupada bakoitza; ene maite galduaren oroitzapenek eta itzuliko den itxaropenek eusten naute bizitzaren hari fin honetan orekaturik. Zain egon gabe itxaroten nagoela, ene bide poetikoan noa, eta erantzunik gabeko galdera berriak etortzen zaizkit burura: ilargi beterik gabeko gauen ondoren, ilargi beteko gauak argitaratu al ditut? Aiseago ote da liburu bat argitaratzea euskal sistema literario honetan, seme-alabak maite duzun eta zaituen horrekin ukaitea baino? Zertarako argitaratu paperean? Uraz haratago, ba ote dago literaturaren lurralderik? Tabira durango ote da, edo Durango disko eta liburu berriak baino gehiago ote da?

Durangotik hainbat liburu eta diskekin itzuli naiz Behe Bidasoa honetara, eta lagunekin bost egun pasturik, xorino honek oinak lurrean pausatu ditu eta arnasa hartu. Ene amets guztiak bete daitezen opa egin dit lagun idazle batek, eta nire bihotz zauritua itxaropen horrekin bizi da. Zorioneko naiz poema-liburu bat argitaratu dudalako, eta ene aletxoa jarri euskal literaturaren hondartza zabal honetan

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika