[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-09

Ingurugiroa

Edukiontzi marroiaren 20.788 erabiltzaileen %38ak ez du edukiontzia baliatu

Txingudiko Zerbitzuakek jakinarazi du, Behe Bidasoa eskualdean edukiontzi marroian, etxeko hondakin organikoak biltzeko izena emana dauden herritarren %62ak baino ez dituela erabilera baldintzak bete, honek suposatzen duen hondakinen-tasaren deskontua lortzeko. Hilabetean hiru alditan baino ez da erabili behar, baina 20.788 ustezko erabiltzaileen %38ak ez ditu etxeko lanak bete.

Haiei beraz, 4,66 euro kobratuko die baldintza bete ez duten hilabete bakoitzeko, Txinzer-ek urtean zehar ustez edukiontzi marroia erabiltzeagatik lortutako deskontua itzuliz.

Fakturazio modelo berriak, hondakin organikoak sailkatzeko eta konposta sortzeko pizgarri izan daitekeelakoan dago Txinzer. Baina nolabait kontrolatu beharra zegoen, abantaila organikoa bildu gabe eskuratzen zituztenak, jakina baitzen urteotan bildutako kopuruekin, denek ez zituztela baldintzak betetzen.

Gaur egun organikoaren bilketa lehentasunezko gaia da Txingudiko Zerbitzuakentzat. Etxeko zaborraren %40 inguru suposatzen duela estimatzen baita. Horregatik, hobari politikarekin segituko dute. Edukiontzi marroia erabiltzen duten etxeek urteko hondakinen kudeaketa tarifa 134 eurokoa izango dute, erabiltzen ez dutenek 190 ordainduko dutelarik.

Bestalde, 2018ko berziklatze-tasa orokorra argitu bitartean, 2017ko datuak dio Irun eta Hondarribian hondakinen %48,5a berziklatzen dela. Azken urteetan gora egin badu ere, 2020rako Europak markatzen dituen betebeharretatik urrun gaude oraindik. Bereziki plastiko eta metalezko ontzien berziklatzea da hobetu beharra dagoena, %35 ingurua baino ez baita berziklatzen edukiontzi horian. Etorkizuna jokoan denez, sentsibilizazio lanetan jarraituko du Txingudiko Zerbitzuakek.