[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-10-12

Politika

EH Bilduk Irungo Udaleko kreditu modifikazioetako 3 milioi euroen negozioazioak aurrera doaztela jakinarazi du

Apirilaz geroztik, Udal Gobernuak izozturik euki duen diru hori aktibatzeko, aldiz, beharrezkoa izan da oposizioko EH Bildu, Si Se Puede Irun Ahal Dugu eta EAJk indarrak batzea. Diru hori zertara bideratzeko proposamen amankomuna aurkeztu baitiote UDal Gobernuari, honek aurkeztutako zirriborroaren proiektuen %40 inguru onartuta.

EH Bilduk nabarmendu du aurkeztutako kreditu modifikazio hori onartuko balitz, behingoz Energia Udal Zerbitzua, Berdintasuna lantzeko ekintza programa edota Euskaraldia laguntzeko 15.000 euroko partida aurrera eramango liratekeela.

Aldiz, Miguel Angel Paez Ogasun ordezkari sozialistarekin izan duten azken bilkuran, Udal Gobernua auzoak hunkitzen dituzten zenbait obra onar ditzatela galdegin die oposizioko taldeei. Nolanahi ere, indar oreka aldatu egin dela, eta negoziazio bideak irekitzeko garaia iritsi dela nabarmendu du EH Bilduk.