[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-03-12

Berdintasuna

Emakumeentzako ahalduntze tailerrak urririk izanen dira aurrerantzean

Martxoaren 8an Bidasoa bi aldeetako eragile feministek, “Heteropatriarkatu kapitalistari planto” lemapean, 7.000 lagun inguru Irungo kaleetara eraman ondotik, eta agintari politikoei berdintasunaren aldeko benetako urratsak eman ditzaten galdegin eta gero, Irungo Udalak uholde feministaren korrontea baliatu nahi izan zuen atzokoan, Emakumeen Ahalduntze Eskolaren ekaina bitarteko ikastaroen eskaintza aurkezteko.  Emakumeen Ahalduntze Eskolako ikastaroak dohainik eskainiko ditu.  Eta 2007az geroztik, antolatutako 37 ikastaroetan 550 emakumek parte hartu ondotik, datozen lau hilabeteetan erritmoa eta eskaintza bikoiztu, eta bost ikastaro eskaintzea. Gazteei, adinekoei, ama izan direnei, eta ez direnei ere, emakume guziei zuzendutako ahalduntze formakuntza tailerrak proposatuko dizkiete datozen hilabeteetan. Emakumeen ahalduntzerako zein topaleku gisa ere, garrantzitsua delakoan. Maiatzan amatasuna eta norkbere sexualitatea hobetzeko zoru pelbikoari buruzko ikastaro bana, eta aste honetan bertan izena emateko epea zabaldu berri duten “Ez gara zoroak ezta mendekoak, feministak baizik” izenekoa eskainiko dute martxoaren 22, 29 eta apirilaren 5ean eta 12an ere.  Aldiz, denei irekitako eskaintza egiteaz gain, kolektibo zehatzengana ere joko du Udalak oraingo honetan. 

 Ikastaroetan izena emateko 010 telefonora, 943 50 51 52 zenbakira edota irun.eus Udalaren webgunearen bidez egin daiteke. Printzipioz, Irunen erroldatutako emakumeak onartuko dituzte 

Aitziber Iratzoki, Irungo Udaleko Berdintasun teknikaria