[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-03-13

Gizarte gaiak

Energiaren garestitzearen aurkako kontzentrazioa deitu dute

Gaur arratsaldeko 19:30etan Irungo San Juan plazan energiaren garestitzearen aurka, eta argia zein gas eskubidearen aldeko kontzentrazioa deitu dute hainbat eragilek.

Arartekoaren arabera, 235.000 herritar dira Hego Euskal Herrian, negu honetan etxea tenperatura egokietan mantentzeko edota ura beroa erabiltzeko zailtasunak izan dituztenak. Eta 2017an, 38.000 etxebizitzetan eman ziren argindar mozturak fakturak ez ordaintzeagatik.

Gogoan hartu behar, Irunen adibidez, iaz 260 familia izan ziren, energia bezalako etxeko oinarrizko zerbitzuen gastuak ordaintzeko, Udalaren laguntza sozialak jasotzen dituzten familiak. Eta nabarmendu behar da, egoera horretan hunkituak diren herritarren %84a seme-alabak dituzten emakume soilak, etorkinak eta adineko pertsonak direla.