[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2020-01-15

aktualitatea

Erretreta sistemaren kontrako mobilizazio goiza izan da gaur Hendaian.

SNCFeko langileak greban 43 egun betetzen dituzten honetan, Pariseko gobernuak negoziatzeko irekidura agertu badu ere, CGT eta LAB sindikatuek borrokan jarraitzeko deia luzatua zuten goiz hontan Hendaian. Hala, "Greba orokorrari bai" lelopean, 500 lagun mobilizatu dira Herriko Etxe paretik Intzura industriguneraino egin dute manifestaldian. Bidean traktak banatu dituzte, eta une batez, Carrefour Market eta Intermarche saltegiak blokatu egin dituzte. LAB sindikatuko Eñaut Aramendik esplikatu digunez, erretreta sistema publikoaren alde borrokan jarraitu beharra dago. Zentzu honetan, Euskal Herri osoan urtarrilaren 30ean deitua izan den greba egunarekin ere bat egiten dute. Europa osoan eskubideen murrizteko joera duten politiken kontra egin behar delako. CGT eta LAB sindikatuek “gobernuak, erreforma bere osotasunean atzera egin arte” kalean eta mobilizatuak jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Goizeko mobilizazioei buruzko xehetasun gehiago bilduko ditugu berehala Ipar Orratza saio hontan.