[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-08-02

Herri mugimenduak

Euskal Jirak 40 urte bete ditu

Datorren abuztuaren 4an, larunbatarekin, Euskal Jiraren beste edizio bat egingo da Irunen. Berezia izango da aurtengoa, Euskal Jirak 40 urte beteko baititu, eta.

Euskal Jiraren antolaketari buruzko lehenengo datua 1928koa da, baina oso litekeena da aurrez ere antolatu izana. Espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean eta gerraosteko urte askotan, ez zen antolatu, bi urtetan izan ezik: 1951n eta 1955ean, Jostallu elkarteak antolatu zuen. Azkenaldian, berriz, 1979tik hona, etengabe antolatu da. 40 urtetako ibilbideaz eta 2018 edizoaz mintzatu zaigu Amaia Lera, Euskal Jirako Lehendakari ordea.

Egitaraua:

Abuztuak 3, ostirala:

  • 17:00-21:00 : Gaztelu puzgarriak.
  • 18:00-20:00 : Haur Jolasak.
  • 17:00-24:00 : Txosna irekiko da.
  • 22:00 : Aiko eta Irun Hiria Musika Bandaren eskutik "BANTZALDIA" erromeria.

Abuztuak 4, larunbata:

  • 09:00 : Txalaparta hiriko hainbat tokitan.
  • 11:00 : Hainbat taldek musika eta dantza emanaldia eskainiko dute hiriko auzoetan barrena.

Urdanibia plazan:

  • 10:00-14:00 : Gaztelu Puzgarriak.
  • 10:00 : Taberna irekiko da. Txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
  • 10:30 : Artisau-lanak eta bertako jakien salmenta.
  • 10:45 : Herri kirolak.
  • 12:00-16:00 : Parte hartzen duten gurdien erakusketa.
  • 12:00 : Bertsolariak.
  • 12:15 : Dantzariak.
  • 17:00 : San Juan plazatik musika eta dantza taldeak kaleak alaituz Letxunborro kalera abiatuko dira.
  • 17:00-24:00 : Taberna irekiko da. Sardinak, txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
  • 18:00 : EUSKAL JIRAren desfilearen ibilbidea: Mendelu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru Kalea, Kale Nagusia, San Juan Plaza, San Martzial Kalea eta Urdanibia Plaza.
  • 20:00 : Irungo eta Hondarribiko txistulariek “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera emanaldi bat eskainiko dute, eta “Agur Jaunak” eta “Gernikako Arbola” joko dituzte.
  • 20:30 : Kemen Dantza Taldearen eskutik ”Dantza Jira Erromeria”.
  • 22:00 : Bide Batez taldearen kontzertua.