[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2020-01-15

aktualitatea

EuskarAbentura 2020 Euskal Herri osoa zeharkatzeko proposamena hirugarrenez

Hamaika abentura eta bizipen zakuan gordetzeko parada izango dute heldu den udan EuskarAbentura 2020 espedizioari esker, eskualdeko gazteek. Hirugarren urtea da, Ruta Quetzal famatuan oinarrituta, Euskal Herri osoa zeharkatzeko proposamena egiten dutela. Euskararen bueltan eta Euskal Herriko jendeak eta bazterrak sakonean ezagutzeko aukera eskainiaz.

Dagoeneko 230 gaztek euskaraz Euskal Herria ezagutu eta bizitzeko aukera izan dute aurreko bi urteetan. Eta 2020ko uztailean beste 120 gaztek biziko dute abentura ahaztezin hau.2003 eta 2004. urteetan jaiotako hautagaiek lana eta motibazio gutuna 2020ko martxoak 15 baino lehen bidali beharko dute. Izan ere, Euskal Herri osoa hilabete oso batean zehar zeharkatzeko aukera, merezi duten 120 gaztek baino ez dute gozatuko. Kalitate oneneko lanen egileek beraz, 2020ko uztailaren 1etik 31ra egingo den espedizioan doan parte hartzeko beka lortuko dute, bizitzan behin biziko duten esperientzia paregabea.

Azken bi urteetan, gure eskualdea zeharkatzerakoan Dunboa ikastetxean egin izan dute gaua. Iñaki Goikoetxea irundarra, EuskaAbentura elkarteko kidea eta ekimenaren eramaileetako bat da.