[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2020-02-14

aktualitatea

"Ez da egunik pasatzen Iratxerekin pentsatzen ez dugunik, senideon bizitza erabat baldintzatzen du dispertsioak"

Parisko dei auzitegiak Iratxe Sorzabal irundarraren aurka espainiar Auzitegi Nazionalak aurkezturiko laugarren euroaginduari buruzko epaiketa iraganen da asteazken honetan.  Azken epaiketan, Parisko Dei Auzitegiak euskal preso irundarra Espainiaratzea onartu zuen urriaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera ontzat hartuta.   Bihar asteartea, Iratxeren alde eta euroaginduen aurka elkarretaratzea deitu dute Irunen, atsaldeko 19.30etan Jenaro Etxeandia plazan. Gure partetik, Iratxe Sorzabalen anaiarekin, Aritz Sortzabalekin hitz egiteko aukera izan dugu.