[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-11-12

aktualitatea

FICAB Bidasoko Zinema Arkeologikoko Nazioarteko Jaialdia azaroaren 18tik 23ra ospatuko da

Urtero bezala, Amaia Kultur Zentroa izango da ikerketa arkeologikoaren eta historiaren dibulgazioa helburu duen festibal zinematografiko honen erdigune eta agertoki nagusia. Baina Irungo CBA Kulturgunean, Donostiako Aquariumean eta Hernaniko Orona Fundazioaren auditorioan ere eskainiko dituzte proiekzioak. 

Donostiako Aquariumean, itsas-ondareari buruzko hiru lan eskainiko dituzte. XX. edizioaren atarian aurkitzen den festibala, dagoeneko aski sendotua dagoela erakutsiko du aurten ere Arkeolan Fundazioak duela 19 urte martxan jarritako proiektuak. Izan ere, Venezuela, Hego Korea, Egipto, Finlandia, Frantzia, Alemania edota Hego Afrikako film eta dokumentalak jaso dituzte aurtengo edizioan. 53 orotara, eta horietarik 24 lan aukeratu ditu Mikel Olaziregi buru duen epaimahaiak. 

Honek nabarmendu duenez, arkeologian, historian, artean eta zinemagintzan adituekin, epaile lan orekatua egingo dutelakoan dago, epaimahaiko presidentea. 

 24 an izango dira guztira bost egunetan. Aurrenekoa, aurtengo kartelaren irudia daraman Tutankamon faraioari buruzko dokumental batekin. Eta itxiera edo klausura ekitaldia Amaia Kultur Zentroan izango da azaroaren 23an. Egun horretan, Irungo Harrera Sareak gure eskualdean migranteak laguntzen egiten duen lanaren berri ematen duen "Paseko Txoriak" dokumentalaren proiekzioarekin, joan den urtean zendu zen Juan Miguel Gutierrez, "Guti" zuzendaria omenduko dutelarik. 

Xehetasun gehiago bilduko ditugu berehala Ipar Orratza saio hontan, aurten FICAB zinemaldiaren gidaritzan Mari Jose Noain-i lekukoa hartu dion Aizpea Goenaga zuzendari berriarekin.  

Xabi Lasaga, Aquariumeko kultur jardueratarako zuzendaria (SOINUA)

Mikel Olaziregi (ELK LABUR)