[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-16

Gizarte gaiak

“Gazteak eta euren familiak dibertsitate afektibo-sexualaren aurrean” izenburupean, itzaldia emango dute Gehitu eta AMPGYL elkarteek

Bihar, homofobia eta transfobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, LGTBY kolektiboak gaur egun bizi duen egoeraren berri emateko hitzaldia antolatu dute Gehitu eta AMPGYL elkarteek Irunen. “Gazteak eta euren familiak dibertsitate afektibo-sexualaren aurrean” izenburupean, Gehitu elkarteko Jesus Estonba, eta AMPGYL elkarteko Ines Miguelañezek emango dute hitzaldia. Elkarte hau 2002an sortu zen, hain zuzen, identitate sexual ez normatiboa duten pertsonen gurasoen elkarte gisa sortu zen. Ines Miguelanezek berak esplikatu digunez, “Lesbo Gay Trans eta Bisexualen kolektiboa estigmatizatua izan den kolektiboa izan den heinean, haien gurasoek bizi eta gainditu behar izan duten prozesuan laguntzeko, eta gurasoek aldi berean, intolerantziaren kontra borrokatu eta haien seme-alaba hauek txiki-txikitatik lagundu ahal izan dezaten ere”.

Zentzu honetan, Gehitu elkarteko Jesus Estonbak nabarmendu du, belaunaldi berrietan “chip” aldaketa bat ematen ari dela, baina “hamarkada luzeetan zehar eman den heziketa hetero-normatiboak pisu handiegia duela oraindik, eta urrats asko eman behar direla egungo gizartea iraultzeko”. 

Bestalde, Irungo Udalak jakinarazi du, asteazken hontan bertan homofobia eta transfobiaren kontrako adierazpen instituzionala plazaratuko duela. Eta ekainaren 28an, LGTBY kolektiboaren nazioarteko egunean, Udaletxea ortzadarraren banderaren koloreetako argiekin apainduko dutela, eta bandera ere zintzilikatuko dutela.