[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-07-12

aktualitatea

Hamargarren Dies Oiassonis jaialdia ospatuko dute Oiasso Museoa eta San Juan plaza inguruetan

Irun hiriak 2.000 urtez atzera bidaia eginen du asteburuan, Oiasso hiri erromatarra izan zenekoaren hondarea balioan jarri nahian. 

Urtero bezala, dozenaka jarduera, ekitaldi eta emanaldi izango dira, gastronomia ahantzi gabe, eta 80 bat postu bilduko dituen azokarekin batera, aurtengoan, errekreazio historikoan indar bat egin dute helburu dibulgatiboari begira. Izan ere, museoan bertan ohiko akanpaleku erromatar bat ikusteaz gain, erromatarren elikadura ohiturak edota erromatar legionarioen taktika eta jantzi militarrak aditzera emango dute Erroma Berantiarreko soldaduak ibiliko dira hirierdian zehar. 

Azken urteetan arrakasta handikoa izan zen zirku erromatarra ere antolatu dute, San Juan plazan, ostirala hontan 22:00etan, eta bina ikusgarrirekin larunbata eta igandez, gladiadoreen borrokak eta zaldi bigen lasterketekin.