[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-04-10

aktualitatea

Haurren hobeherraz bigarren topaketa antolatu du Irungo udalak.

 Haurrekin dugun komunikazioa errespetuzkoa izan dadin, mugak nola ezarri, eta haurren sentimenduak ez ezik, haiek duten libre jolasteko eskubideaz hausnartarazteko bigarren topaketa antolatuko dute Irunen, maiatzaren 4an.  Joan den azaroaren 20ean, Munduko Haurraren Eskubideen Eguna ospatuko zela aprobetxatuz, Irungo Udalak Haurtzaroaren Ongizateari buruzko jardunaldia antolatu zuen, aurreneko aldiz, Palmera Montero gunean. Eta gurasoei ez ezik, haurrekin harremanetan diren profesionalei zuzenduta izanik. Hain ona izan zen irundarren erantzuna lehen topaketa hartan, eta haurren heziketan gauzak ongi egiteko nahia eta beharra dagoela ikusita, dagoeneko bigarren topaketa antolatu dute, maiatzaren 4an.