[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-03-20

Euskara

Hendaia Euskaraz eta datozen hitzorduak

Hendaia Euskaraz hilabetearen azken astean sartzera goaz. Hainbat dira oraindik, ospatzeko hitzorduak. Besteren artean, umorearen haritik ere, martxoaren 29an, “Bakean dagoena bakean utzi” ikusgarria aurkeztuko dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek Mendi Zolan kulturgunean. Korrika Kulturalaren karietara proposatutako hitzordua da, martxoak 29an, ostiralarekin, 20:30ean.  Martxoaren 28an, aldiz, Txillardegiren omenezko mintzaldi eta erakusketa proposatuko dute Herriko Etxean. Euskara Batuaren aita izan den Txillardegiren bizitza eta obraren inguruko erakusketa bat ikusgai izanen da, egun horretan, eta 16 urtez erbestean egon zelarik, Hendaian bizi izandu zela probestuko dute bere figurari buruz mintzatzeko. Baina asteburu honi begira ere, bada zeregina Hendaia Euskaraz hilabete kari. Mutxiko elkarteak, Euskal Herriko zein kanpoko dantza herrikoien inguruko festa antolatu baitu. Xehetasun guziak bildu dizkigu Aitor Errazkin lankideak.