[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-07-09

aktualitatea

Hendaiako ACE elkarte ekologistak elgarretaratzea deitu du astearte hontan, Linky kontagailuak instalatzen dituen AIRRIA enpresak Angelun duen egoitza parean

Arratsaldeko 15:00retan egin dute deialdia, enpresa hontako zuzendariak igorri dien elkartea auzietara eramateko mehatxua salatzeko. ENEDIS enpresak eskualde hontan azpikontrataturiko AIRRIA Cote Basque-eko langileek presioak jasan dituztela, enpresaren izena zikindu eta sare sozialetan teknikariek Hendaian egindako lanaren segimendua salatzeaz gain, haienganako biolentzia intzitazioa egitea leporatzen diete.  Elkarte ekologista sustengatzeko kontzentrazioa, 15:00retan eginen da astearte hontan, AIRRIAk Angeluko 43, Jean Leon Laporte karrikan (Carrefour eta Casino saltokien erdian) duen egoitzaren aitzinean. CADEko kideak ez ezik, ator horiek ere parte hartuko dute.