[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-16

Politika

Hendaiako zerga etxea itxiko dute, Macronen gobernuaren murrizketa planaren baitan

CGT sindikatuak salatu du, Macronen frantses gobernuaren murrizketa planaren baitan, Iparraldeko zerga etxe edo tresorerie bulego zenbaitzuk itxi egingo dituzte urte bukaeran. Haien artean, Hendaiakoa.

Bertan ordaintzen dituzte euren inpostu eta isunak, hendaiarrek ez ezik, urruñar eta biriatuarrek eta hegoaldeko milaka lagunek ere gaur egun. Baina 2019tik goiti, Donibane Lohitzune edo Miarritzera joan beharko dute ordainketak egitera.

Kotte Ezenarro, Hendaiako auzapeza haserre agertu da, oinarrizko zerbitzu honen itxierarekin, eta zergen departamenduko buruarekin bilduko da maiatzaren 31n azalpenak eskatzeko.