[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-09-13

Euskara

Hendaian antolatzen diren euskarazko ikusgarri eta hitzorduak "Armiarma" aplikazioan kontsulta daitezke

Hendaian antolatzen diren euskarazko ikusgarri eta bestelako hitzorduei buruzko informazioa zabaltzeko tresna berri bat sortu dute.  “Armiarma” izenburua duen internet bidezko aplikazio bat da. Informazioa eskuratzeko erabiltzaile kontu bat ireki behar da, horretarako antxeta irratiaren webgunean sartzea besterik ez duzue.  Aritza Camblong Hendaiako hautetsia eta Aizpea Babaze “Armiarma” aplikazioa garatu duen informatikariarekin hitzegin dugu

“Armiarma” aplikazioaren bitartez, Hendaian antolatzen diren ikusgarri edo jarduerei buruzko informazioaz gain, antolatzen diren hitzorduetan izena emateko edota antolaketan laguntzeko aukera eskeintzen du. Mintzaian, Hendaiako euskara elkarteak, euskaraldiaren ekimenen karietara, antolatu dituzten hitzorduei buruzko informazio guztia “Armiarma” aplikazioaren bidez zabalduko dute.