[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-02-08

Aisia

Hogeita hamargarrenez Zanpantzarrek Irun zeharkatu du

 

Ostegun Gizenaren baitan, Irunen, aurten 30 urte betetzen dituen Zanpatzar konpartsa ibiliko da San Miguel auzotik Zabaltza plazara, Auntxa Trikitixa taldea, dultzainero, musika eskola eta hainbat taldek animatuta. Alberto Anguera plazatik 19:00retan atera, eta 19:30ean Zabaltza plazan ezarriko dute.

Gogoan hartu Colon ibilbidean trafikoa eten egingo dutela 18:45etik 19:30era. Eta autobus zerbitzuetan ere eragina izango duela. Bereziki, L-1 Zaisa-Ospitale zerbitzuan. Fermin Calbetoneko geltoki nagusitik Zubimuxu eta Letxunborrora joateko, Nafarroboa hiribide ajetsi eta bariantetik joango baita, eta ez du hiri erdia zeharkatuko 18:45etik 19:30era.

Edozein kasutan, inauteriei begira, gogoan hartu bihar 20:00etan larunbata eta igandeko desfileetako 17 konpartsen aurkezpen ekitaldia ospatuko dutela Amaia Kultur Zentroan. 8 minuturo konpartsa bana igoko da taulgainera. Sarrerak gonbidapen bidez dira.

Eta asteburuko desfileetan 2.000 partehartzaile baino gehiago espero badira ere, Kemen Dantza Taldeak antolatzen dituen Euskal Herri Inauterietan erreperatu nahi izan dugu. Baita Irungo usadio zaharrenetarikoa den igandeko Puska Biltzean ere.