[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-05-13

Ingurugiroa

Hondakinen kopurua murrizteko eta berziklatze-tasa emendatzeko politika ausartagoak eta eraginkorragoak aldarrikatu dituzte

Bidasoaldeko Lagunak elkarte ekologistak hondakinen kopurua murrizteko eta berziklatze-tasa emendatzeko politika ausartagoak eta eraginkorragoak aldarrikatu dituzte joan den asteburuan. Maiatzaren 17a Berziklatzearen Nazioarteko Eguna ospatuko dela probestu nahi izan dute, Irun-Hondarribiko zaborrak kudeatzen dituen Txingudiko Zerbitzuak sozietate publikoaren bulegoan aurrean elgarretaratzeko. Txinzer-en arabera, eskualdeko berziklatze-tasa 2018an %51akoa izan da, 2020. urterako Europak markatutako helburuak bi urte lehenago gaindituz. Eta 2030 urterako %70ekoa behar duelarik izan sentsibilizazio lana ezinbestekotzat jotzen dute agintariek. Ekologisten arabera, aldiz, sentsibilizazioa ez da aski. Neurri eraginkorragoak behar dira haien ustetan, agintariek egindako balorazio baikorra, ez delako errealitatearekin bat etortzen. Karlos Murua, Bidasoaldeko Lagunak Elkarteko kideak esplikatu digunez, Irun baita Gipuzkoako berziklatze-tasarik apalena duen udalerria. Ekologistek argitu dute gainera, agintariek plazaratzen dituzten datuak ez direla errealak. Berziklatu gisa sailkatzen diren hondakinen datuak direlako. Baina hondakin kontainer horian ustez sailkatzen den hondakin osoaren %35 inguru baino ez da gerora berziklagarria. 

Eta ohartarazi dute ere, Zubietako errausketa plantan, ustez errefuxa den hondakina erre egingo dela, baina errefuxan bukatzen duen zaborraren %40 inguru, oraindik ere, berziklagarria dela, papera eta plastikoa barne. 

Mobilizazio honen aldarrikapenak sustengatzeko, Irungo Elkarrekin Podemos-eko ordezkariek parte hartu zuten kontzentrazioan.