[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2020-01-13

aktualitatea

Hondarribiako Udalak bere marka turistiko berria aurkeztu du.

Aste honetan bertan aurkeztuko dute 2019-2023 Turismo Plan Estrategiko berria. Baina bi aste barru Madrilgo FITUR azokan hiriaren esentzia eta balioak ordezkatzen dituen marka turistikoa eta kanpaina berria martxan da.
Azken urteetan, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi-Basque Country eta Bidasoa Biziriken eskutik ere, Bidasoa-Txingudi eskualdeko turismo eskaintzaren babespean egon ondotik, Hondarribiak Euskadik duen eskaintza guzia barnebiltzen duela erakutsi nahi du bere kabuz. "Hondarribia, Euskadi bete-betean" lelopean, itsasoa, baserria, ondare historikoa, mendia, gastronomia, jaia, tradizioa, kirola, segurtasuna, bizikidetza eta bizi-kalitatea, herria guztiaren ikur dela erakutsi nahi dute, Maria Serrano, Turismo zinegotziaren arabera.

Aurki aurkeztuko duten Turismo Plan Estrategiko berriari dagokionez, azken urtean 500 herritarrek emandako iritzia aintzat hartuta osatu dute, eta herriko ostalari eta turismo sektoreko profesionalekin eramandako lanaren emaitza ere bada.
Zentzu honetan, turismo hazkunde iraunkor eta jasangarriaren eredua bilatu nahi du Udalak. Turismo eskaintza herri osora zabalduz, baina masifikaziorik gabe, eta des-estazionalizazioa helburu dutelarik, turismoari urte osoan zehar etekina ateriaz.

Era berean, Hondarribiko turismogunea eta herritarren bizigunea berbera dela kontuan hartuta, bisitarien eta bertakoen bizikidetza bilatu nahi dute, hondarribiarrek turismoaren presioa senti ez dezaten.
Kanpaina eta marka berriaren bideoa sare sozialetan hedatzen hasi dira iada, www.hondarribiaeuskadi.eus atarian topatuko duzute.

Maria Serrano, Turismo zinegotziarekin hitz egin dugu