[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-07-17

Aisia

Hondarribiko Gipuzkoa plazako Medievo tabernak Judas Arrieta artista hondarribiarrak iaz buruturiko "3 leku, 3 paisai, 3 akzio" proiektuaren erakusketa jasoko du

Hilaren 18tik abuztuaren 30era arte egonen da erakusketa ikusgai. Ostegunean, arratsaldeko 19:00retan egingo dute inaugurazioa. Erakusketak, Arrietaren gidaritzapean herriko haurrek sorturiko hiru koadro biltzen ditu. Alde Zaharreko Apezpiku plazan, Portuko Santiago kalean, eta kirol kaian margotutakoak. Bilduma osatzeko Judas Arrietaren beste lan batzuk ere jasoko ditu. Koadroekin batera, Bideosarek eginiko dokumental txiki bat proiektatuko da, arteari buruz hausnarketa egitea helburu duena.