[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-14

Hirigintza

Hondarribiko Udalak etxebizitza huts, alokairuzkoak eta apartamendu turistikoen gaineko azterketa burutuko du

2016ko urriaren 26an udal osoko bilkuran hartutako konpromiso bat betetzen hasi da Udala. Etxebizitza hutsak, alokairuzkoak eta apartamendu turistikoen gaineko azterketa egitea onartu zen udalbatza hartan, eta azterketa martxan dela azaldu du gaur Txomin Sagarzazu alkateak.

Eustat estatistika instituoaren arabera, 2017an, Hondarribian 8.458 etxebizitza zeuden, eta horietariko %78a lehen etxebizitza omen da. Horrek ez du esan nahi, aldiz, lehen etxebizitza jabetzan denik, alokairuan zenbat diren ere, ez baitaki Udalak.

Azterketaren helburua, hain zuzen ere, herriko etxebizitzen mapa bat osatzea da. Bost helburu kontuan hartuta. IKEI aholkularitza enpresa lanean hasi da beraz, eta txostena uztailerako prest egongo dela iragarri du Udalak. Bitartean, zertan ari diren esplikatu digu, Maria Serrano zinegotziak

Etxebizitza hutsa, beraz, legearen arabera inor erroldatu gabeko etxeak dira. Baina batek daki, zertarako erabiltzen diren, alokairurako, bigarren etxebizitza gisa edota azken batean benetan hutsik dauden.

Eustaten arabera, 6.626 dira lehen etxebizitzak Hondarribian, eta %22a inguru, 1.832 badira, bigarren etxebizitza gisa, edo hutsik ere daudenak. Hain justu, azterketa honekin, erabilera aldetik etxebizitza mapa osatu nahi dute.