[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2016-01-05

Biztanleria

INSEEren arabera Hendaia da biztanle kopurua gehien emendatu duen Iparraldeko herria

Azken inkesta demografikoa argitaratu du INSEE Frantziako estatistika institutuak. Emaitzen arabera, Hendaia da, Iparraldeko herrien artean, azken bost urteotan biztanle kopurua gehien emendatu duena. 2011z geroztik, %14 igo da biztanleria. Gaur egun, 17.000 baino gehiago dira hendaiarrak. Iparralde mailan ere, gorakada apal bat eman da, eta 308.000 biztanle dira guztira. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak egin du datuen inguruko balorazioa.