[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-07-31

Biztanleria

Ion Aranguren: "Ez dakite non dauden. Ez dakite Frantzian dauden edo Espainian dauden"

Hotzaren dispositiboa eskaintzen duen gunea ireki du irungo udalak, herrian nora ezean dauden 15-20 etorkinek lo egin ahal izateko. Astebete pasata eta SOS Arrazakeria, Stop Desahucios, Adiskidetuak, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Zaporeak y Helduakhan elkarteen salaketa erantzunez, hartu du erabakia udalak.

Gunea Gurutze Gorriak kudeatuko du eta bazkari, afari eta gosariak nork eskainiko dituen zehazteke dago. Era berean, beste 20 etorkin inguruk eskualdeko kaleetan jarraituko dute. Hori azaldu digu Sos Arrazakeria taldeko Ion Arangurenek.

Arropa, zapatilak eta motxilak jasoko ditu Irungo Sos Arrazkeriak astearte eta ostegunetan 17:00-19:00tara.Lagundu nahi duenak ere badu telefono bat kontsultak egin ahal izateko telefonoa: 688 812 330.