[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-03-08

Berdintasuna

IRRATSAIOA | M8: Emakumeok* Planto! emankizun berezia

 

Martxoak 8 ditu gaur, Emakumearen Nazioarteko Egun berezia gaurkoa, munduko 150 herrialdeetan borroka feministaren mobilizazio eta greba eguna deitu baita.

Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen edota bere gain hartu ohi dituzten zamak hartzen? Hori irudikatu da gaurko egunarekin, sistema geldiarazi eta hausnarketarako bidea eman da. Gaurtik aurrera urrats berriak eman daitezen.

Azken asteotan instituzioekin inolako loturarik ez daukaten Bidasoaldeko zenbait emakume eta eragile feministek, mobilizazioak antolatu dituzte. Indarrak metatu dituzte, gure bailaran aldarrikapen espazio aske eta siglarik gabea sortzea zutelako helburu, beti ere emakumeek jasaten dituzten ezberdintasunak salatzeko eta sistema kapitalista, arrazista eta ZIS-HETERO-PATRIARKALA iraultzearen beharra aldarrikatzeko.

Hamaika dira, emakumeek bizi dituzten diskriminazioaren eta eskubideen zapalketaren adibideak, lanean, harremanetan, hezkuntzan, etxean, ekonomian, azken batean bizitza profesionalean eta pertsona gisa ere, garapen pertsonalerako eskubidean ere. 

Gaurko saio berezi hau, San Juan plazatik egiten badugu, mobilizazioak jarraitu eta babesa emateko ere bada. Baina bereziki, hunkitutako emakume eta sektore horiek guztiei ahotsa emateko ere bada.