[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-22

eskubideak

"Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?" galdegingo du Hartu Hitzak

Irungo azaroaren 18ko herri kontsulta lantzeko badago zer egina, baina dagoeneko, Irungo herriak badu adostutako galdera: "Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat", galdegingo da. Galderarekin batera, Los Secos taldeak herri galdeketarentzat, Eneritz Furyaken letrekin, sortutako abestia aurkeztu zen. Gure Esku Dago plataformako Ander Errazkin, Klik Egunari buruz solastu dugu.

Gogoan hartu bestalde, ekainaren 10ean Gure Esku Dagok deitu duen Donosti, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-kate erraldoia osatzeko bidasotarren parte hartzea ezinbestekoa dela. Irunen 1.000 lagun behar dira, eta beste 500 Hondarribian, Deban egokitu zaizkigun 3 kilometroak osatzeko. Izena emateko mahaiak topatuko dituzue Irunen Urdanibia eta San Juan plazan asteburuetan, eta Hondarribian, aldiz, jakitera eman dute gaurdanik, egunero izango direla San Pedro kalean 18:00etatik 20:00etara.