[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-04-30

Biztanleria

Irundik abiatu da "Mugak zabalduz" martxa

Ateak itxi nahian dabil frantses estatua, paperik gabeko etorkinei. Horren irudiko joan den apirilaren 3an berrireki duten Hendaiako Erretentzio Zentroa.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deituta “Mugak zabalduz” errefuxiatuen eskubideen aldeko karabana antolatu zuten larunbatean,  erretentzio zentro hortatik abiatuta. Martxa ibiltari honek Euskal Herriko hainbat herri zeharkatu ditu eta astelehen hontan Bilbon amaituko da.

Larunbateko mobilizazioetan, Bidasoaren bi aldeetako elkarte eta eragileen atxikimenduarekin, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako 200 lagun biltzen ziren. Arantxa Lukas eta Kepa Guevara Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduko kideak. Esan bezala, gaur bururatuko da karabana, Zierbena eta Santurtzi arteko gizakate batekin.

Martxaren lehen ekimena Hendaiako Erretentzio Zentroaren aurrean izan zen, Europar Batasunak eta frantses gobernuak migranteekiko duten politika salatu zuten. Amaia Fontan, Etorkinekin Kolektiboko kidea.