[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-06-27

Politika

Irungo EAJk alderdi sozialistarekin "fartsa hutsa" bilakatu diren negoziaketak apurtutzat eman ditu, alkateak lehengo lepotik burua segitzen duelakoan

Irungo alderdi sozialistak nekez gobernatu ahal izango du datozen lau urteetan. Atzo hauteskundeen ondotik, hirugarren bilkura izan zuten alderdi bietako ordezkariek. Izan ere, EAJ-PSE alderdien arteko hitzarmenak behartutakoa betearaziz, jeltzaleak alkatetzarako hautagaitzan atzera egin zuen, euren abstentzioak Jose Antonio Santano alkate izendatzea ahalbidetuz. Ondoren, eta sozialisten ahultasunaren aurrean, hiriaren gobernantza ahalbidetu zezakeen negoziazioetan aritu dira asteotan. 

Baina Xabier Iridoyk Antxeta Irratian esplikatu duenez, "astebeteko epea izan dute proposamen zehatz bat mahai gainean jartzeko, eta inolako politika aldaketarik ekartzen ez duen zehaztapen handirik gabeko orrialde bakar bateko akordio proposamena aurkeztu dute". Hortaz, "irundarrekin arduraz eta errespetuz jokatuta", jeltzaleak negoziaketak apurtutzat eman dituzte, eta "15.000 irundarrek hauteskundeetan egindako aldaketaren aldeko eskaerari jarraituz" jeltzaleak oposizio-buru diren heinean, "aldaketa oposizio eraikigarri batetik" lortzeo lanean jardungo dute datozen lau urteetan. 

Xabier Iridoy